Txkoan, Larrabetzu.org webgunea.
Hauxe eredutzat hartuz, Uribe Kostako pilota klubek, emakumea eta euskal pilota gehiago lotzeko asmoz, euskal pilotaren jaialdia antolatu egin dugu APIRILAREN 25-EAN. Bertara jende pilotazalea zein pilota ezagutzen ez duena hurbildu daiteke, sustapenean oinarrituko baita. Hori lortzeko, eta gure kirolean ahalik eta jende gehien izateko, hainbat ekitaldi antolatu ditugu egunean zehar. Jaialdia Sopelan izango da.- Goizez, umeen pilota partiduez gozatu ahal izango du etortzen den orok. Eta ondoren, esku pilotako pilota bat egiteko aukera izango du nahi duenak tailer baten bidez.
- Eguerdian, bazkari herrikoi bat antolatu dugu Sopelako herriko plazan (frontoi parean dago). 10€-ko prezioa izango du, eta indabada batez eta txahalki batez osatua egongo da, postrea barne noski.
- Arratsaldean, gazte mailako pilotariak harituko dira. Bertan esku pilotaz gain, Euskal lurralde desberdinetako gazte desberdinak datoz modalitate desberdinetan jolastera. Zesta puntua, Erremontea, Joko garbiko xistera....
Aldi berean, Maite Ruiz de Larramendi pilotariak bere bizitzari buruzko hitzaldi bat eskeiniko digu.
eldiario.es webgunea.
- Eguna amaitzeko, II. emakume cup-ean parte hartu zuten emakume pilotariak datoz, goi mailako esku pilota partidu bat jolasteko asmoz. Behean ikus ditzazkezue pasadan urteko partiduak.
- Ondoren sari banaketa eta musika girotua egongo da, eguna behar den bezala buka dezagun!
Bizkaiko eusko pilota federakuntza, You Tube kanala.
Beraz, euskal pilota eta euskal kultura bultzatu nahi izan eskero, hurbildu zaitez APIRILAREN 25ean Sopelara!! Ez zara damutuko eta zure laguntza beharrezkoa da!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario