lunes, 21 de noviembre de 2016

SARRERA

Euskal pilota gure kulturaren zati bat dela argi dago. Futbola eta beste kirol gehienak ez bezala, denbora luzean zehar jolastu izan dugu euskaldunok. Horregatik, kirola zaindu eta maitatu beharra daukagu, denok jolastuz eta denok zainduz. Hala ere, esan beharra dago emakumeek ez dutela historian zehar merezi adina eta behar adina protagonismo izan, euskal pilota beti gizonekin erlazionatua egon baita. Egoera hau azken urteotako hainbat proiekturen ondorioz hobetzen joan dela esan genezake, baina lan luzea eta handia daukagu egiteko.  Gipuzkoan, emakumea pilotari izeneko elkartea sortu egin da eta pixkanaka pauso garrantsitzu sendoak ematen ari dira. Hona hemen proposatu duten proiektua edo egitasmoa:

Emakume pilotariak, YouTube kanala.
Proiektu horri lurralde desberdin batean jarraitasuna emateko asmoz, Uribe Kostako pilotazale ezberdinak batu gara, zonaldeko emakumeen lehen euskal pilota elkartea sortzeko. Guk gure aportazio nimiño hau aurrera atera nahi dugu, emakumeek gizonezkoek bezala euskal pilotaz gozatzeko. Lagundu gaitzazue euskal pilota dibertsifikatzen!

EGILEAK: Markel Diaz, Ane Akarregi, Ania Rio eta Ander Arrate.

10 comentarios:

  1. Maitane Lopez Lasa,
    Hezkuntza eta Kirol Fakultatea,1

    ResponderEliminar
  2. Andoni Escalona Iruarriz, Jarduera Fisiko eta Zientzien Fakultatea, lehenengo maila.

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  5. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, baita elkarrizketa bat egin ere.
    Blogaren aurkezpena erakargarria da. Testua ordenatuta dago, zehatza da eta bere galderari erantzuten dio era egokian.
    IKT-ren erabilera konplexua da, izan ere, hainbat argazki, bideo eta hiperesteka txertatu dituzte haien lanean.
    Bloga oso erabilterraza iruditzen zait.
    Kolaborazio lanari dagokionez, ez dute argazki edo bideorik txertatu denak agertzen direnik.
    Euskararen aldetik nahiko lan ona egin dute.
    Atal oso bat eskaini diote sarrerari eta oso sakon garatu dute baina ez dute aipatu nor diren.
    Erreferentziei dagokienez atal hau nahiko ongi dagoela esango nuke. Hainbat iturritatik lortu dute informazioa, baita elkarrizketa bat egin ere.
    Leire Juanbeltz Mitxelena. Jarduera Fisiko eta Kirolaren zientzien fakultatea. 1. Maila.

    ResponderEliminar
  6. Larrea Elorza, Auritz Jarduera fisiko eta Kirolaren 1go maila

    ResponderEliminar
  7. Blog hau egiteko erreferentziak erreparatzean, ikusi daiteke erreferentzia asko erabili dituztela, ebaluazio irizpideetan eskatzen direnak baina gehiago daude. Blog eta artikulu ugari daude eta honetaz gain elkarrizketa bat eta bideo bat era badago euren bloga hornitzeko. Nahiz eta taula zein grafikorik ez den ikusten blog honek informazioa era egokian jarri duela eta gainera egiten den galderari edo ongi erantzuten dio jarri duten informazio guztiaz, nire ustez behintzat. IKT tresnen erabilera ere egokia iruditzen zait, argazkiak jartzeaz gain euren informazioa aberasteko, gaiarekin lotuta dagoen dokumental bat jarri dute. Blogaren erabilerari dagokionez aproposa iruditzen zait, oso erraz erabiltzen den blog bat da eta eta informazioa era errazean aurkitzen da. Ortografiaren aldetik hainbat akats ikusten dira baina ez zaizkit oso akats larriak iruditzen. Nire kalifikazioa blog honekiko 9koa da. . Andoni Escalona Iruarriz, Jarduera fisiko eta zientziak, lehenengo maila.

    ResponderEliminar
  8. 1-Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Datuak jasotzeko informazio iturri desberdinak erabili dira 5 baino gehiago eta hauen erreferentziak agertzen dira.
    Aurkezpena oso argia da.
    Bideoak, argazkiak, artikuluak… agertzen dira. Hori bai ez dira beraienak.
    Blogak atal desberdinak ditu eta erraz aurkitzen dira.
    Ez da ziurtatzen taldekide denek egindako lana denik. Ez baita beraiek egindako bideorik agertzen.
    Hizkuntzaren erabilera ere orokorrean zuzena da nahiz eta akatsen bat agertzen den.
    2-Ebaluazio irizpide zehatzak
    Sarrera agertzen da
    Beraien antolatzeko helburua argi agertzen da
    Praktikatzeko instalazioak agertzen dira
    Jarduera garatzeko beharrezko jende kopurua ez du zehazten
    Material baliabideak ez dira agertzen
    Aurreikusitako gastuak ez dira ageri
    Proiektuaren helburua ere agertzen da
    Jarduera mota eta kopurua ez da hain zehaztuta agertzen
    3-Kalifikazioa
    8
    4-
    Auritz Larrea Elorza
    1go mailako ikaslea Hezkuntza eta Kirol fakultatea

    ResponderEliminar
  9. 1-IRIZPIDE NAGUSIAK: lehenik eta behin, diseinu aldetik egokia iruditu zaidala esan beharra daukat, bloga ez da batere astuna egiten eta informazioa ordenatuta dago. Bestalde, esan beharra dago artikulu eta erreferentzia ugari bilatu eta partekatu dituztela blogean. IKT tresnei dagokienez, argazki eta bideo ugari erabili dituzte, baina nire iritziz egokiena beraiek grabatutako bideoren bat ere txertatzea izango litzateke, gauzak argiago ulertzen baitira eta taldekideen arteko elkarrekintza ikusten baita. Hizkuntzaren aldetik, egokia eta argia dela esan beharra dago, ortografia akatsik gabe.
    2-IRIZPIDE ZEHATZAK: informazioa ondo ordenatuta dagoela ikusten da: lehenengo sarrera bat gaiari buruzko ideia nagusia egiteko, ondoren beraiek antolatutako proiektuari buruzko informazio eta sustapenaren azalpen bat, jarraian historia eta gaur egun… Bestalde, helburua, nork antolatzen duen, norengana zuzendua dagoen proiektua… ondo adierazita daude, baita proiektuan gauzatuko diren jarduera motak ere. Horrez gain, erreferentzia ugari erabili dituztela bistako da.
    3-Hau guztia kontuan hartuta, nire kalifikazioa: 8,5.
    4-Eider Barba Balda, Jarduera Fisikoa eta Kirolen Zientziak, 1.maila.

    ResponderEliminar
  10. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue. Web orriak interesgarriak dira, baina zehaztu zertarako erabili dituzuen. Aldizkarietako artikuluak esatean, aldizkari zientifikoak edo gure arlokoak esan nahi dugu. Jarritakoak ohiko prentsatik ateratakoak dira. Elkarrizketa ez da zuek egindakoa, hobe zuek egitea, nahi duzuena galdetzeko. Erreferentziak testuan aipatu behar dira.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), baina hainbat pasarte kopiatuta daude eta beste kasu batzuetan luzeegiak dira testuak.
    1.3. IKT-tresnen erabilera. Erabilitako guztia besteek sortua da. Kasu batzuetan, gehiegizkoa agian, ezta? Faltan botatzen dut zuek sortutakoa gaineratzea.
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera. Atal ezberdinak sarrera bezala eta orri bezala jarri dituzue eta beraz, bi aldiz errepikatua agertzen da.
    1.5. Kolaborazio lana. Ez da ebidentziarik gaineratu.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Hainbat ortografia akats ditu. Kontuz, “egitasmoa du martxan20”, “Brontzesko”, ”Zilarezko”, “fromal”, “intres”, “konpromesua”, “entrenamneduan”, “hoentan”, “botazea”, “eukita”, “aurakriaren”, “zihurgabetasuna”, “moladtuak”, “loangileak”, “material berria barene”, “eskarea-orri”, “Belaunaldiz belaunaldi kirol edo joko hau igaroz joan da”, “proiektua habian jarri egin zen”, “Txkoan, Larrabetzu.org webgunea.”, “pilotariak harituko dira”, “Zesta puntua”, “Bizkaiko eusko pilota federakuntza”,

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera egokia da.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak gutxi aurkeztu dira, nahiz eta aipatu.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa gutxi zehaztu da, nahiz eta instalazio eta udalek pista bat eman.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da, baina ez da ezaugarririk aipatu.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Indartu atal hau, zuen indargunea izan behar du.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua) ez dira zehaztu.
    • Proiektuaren helburu zehatzak. “Euskal Pilotan jolasten duten emakumezko pilotariak badirela erakustea da gure helburua, batez ere gazteengan “emakumea pilotari” ideia zabal dadin”.
    • Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. “modelo horizontal bat erabiliko da”, hau azaldu beharko diezue irakurleei, ezta? Zentzuzkoa ikusten duzue hasiberriei pala, erremontea edo antzerako espezialitate konplexuak (jokatzeko gaitasunei dagokionez) erakustea! Erakartzeko jarduerak ez dira zehaztu, aldiak jarri dituzue, baina zehazki zeintzuk izango dira sustapena lantzeko jarduera fisikoak? “Han, eskarea-orri bat bete aritu nahi zaren jokamoldea zehaztuz, eta kito!”, baina aurrez sustapena egin beharko duzue, ezta? Ez badute ezagutzen, nola lagunduko diezue kirol hauetara gerturatzen?
    • Aurreikusitako gastuak. Nahiz eta udalen esku egon kontratazioa eta gastuak ordaintzea (oso errealista ez da, egia esan), aurreikusi behar dituzue zeintzuk izango diren gastuak. Partaide bakoitzak denboraldiko 80 euro ordainduko ditu? Eta dena ekipaziorako?
    • Bestelakoak gaineratu dituzue (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkiak, estekak…).
    • Zati batzuk kopiatuak daude eta hori ezin da egin. Adibidez: “Antzinatik jokatu da pilotan, hainbat jokamoldetan, munduan barrena, eta jokoak Euskal Herrian lortu du osperik handiena. Sortu zenetik, gizonarekin lotuta egon da eta, hortaz, pilotalekuak gizonezkoen lekuak izan ohi dira beti. Hala eta guztiz ere, emakumeek ere hartu dute parte pilota jokoan aspaldidanik, eta, hain zuzen ere, erraketa jokoan espezializatu ziren eta lortu zituzten lorpen handienak.”

    3. Kalifikazioa: 7,5.

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena.

    ResponderEliminar